XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurgaia Irakurgaia Irakurtzeko prestatutako materiala.

Irakurgai mailakatua Hizkuntza ikasten ari direnentzat idatzitako testua, non hizkuntzazko edukina mailakatua bait dago.

Irakurgai mailakatu batek hiztegi edo egitura gramatikalen multzo murriztua izan dezake.

Irakurgarritasuna Idatzitako material batek irakurria eta ulertua izateko duen erraztasunaren gradua.

Faktore askok du eragina irakurgarritasunean:
a) Pasarteko perpausek duten batezbesteko luzerak
b) Pasarteak duen hitz berrien kopuruak
c) Erabilitako hizkeraren konplexutasun gramatikalak.

Irakurketa Irakurtzeko ekintza.

Irakurketa estentsiboa Irakurtzen denaren gutxi gorabeherako ulerkuntza lortzeko irakurgai askoren irakurketa.

Irakurketa-aztura onak garatzea, hiztegiari eta egiturari buruzko ezagutza hobetzea eta irakurketarako zaletasuna handitzea dira irakurtzeko era honen helburuak.

Irakurketa intentsiboa Xehetasun osoz egiten den testu aski laburren irakurketa, erabat ulertuz eta are analizatuz.

Irakurketa isila Irakurtzen dena ahoskatu gabe-egiten dena.

Irakurketa lasterra Edukinaren erdia inguru ulertuz eta 800 hitz/min-tik gorako abiaduraz egiten den irakurketa.

Irakurketa ozena Idatzitakoa ulertuz ala ulertu gabe, inork entzuteko eran egiten den irakurketa.

Irakurketa xehea Informazio-elementu jakin bat ahalik eta lasterren aurkitzeko, testuaren gainetik egiten den begibistaren iraganaldia, adibidez telefono-zenbaki bat zerrenda batean bilatzeko, tren-ordutegi batean hurrengo trenaren irteera-ordua bilatzeko edo hitz bat hiztegian bilatzeko.